
REAS Euskadik Euskal Herriko Ekonomia Solidarioa sendotu eta aintzat hartzeko helburua dauka. Gainera, pertsonen eta inguruaren zerbitzupean dauden eta elementu horien inguruan ardazten diren jarduera ekonomiko alternatiboak sortzeko tresnak ere sustatzen ditu.
Ekonomia Solidarioaren esparruan definitzen dira printzipio hauekin konprometitutako ekimen guztiak (elkartegintzaren esparrukoak, enpresa mundukoak, ekonomikoak eta finantzarioak):
Esparru horretan sartzen dira gizarteratze eta laneratze enpresak, ekimen sozialeko kooperatibak, helburu sozialeko jarduera ekonomikoak egiten dituzten elkarte eta fundazioak; merkataritza bidezkoa, solidarioa edota ekologikoa sustatzen duten ekimenak, enpresa solidarioak sustatzen dituzten erakundeak
Hain zuzen ere, REASen helburua da Euskadin ekimen horiek sustatu, babestu eta koordinatzea, eta, une honetan, lehen aipatutako printzipioen arabera jokatzen duten hogeita hamar bat elkarte biltzen ditu (batez ere, gizarteratze eta laneratze enpresak eta enpresa solidarioak).