logotipo
EQUALFSELAMEGIREAS
navegacion Hasiera | Aurkezpena

Aurkezpena

Euskal Autonomia Erkidegoan lehenengo aldiz, lurralde honetan dauden gizarteratze eta laneratze enpresen eta enpresa solidarioen katalogoa aurkezten da.

Ekimen honekin, enpresa horien zerbitzuen berri eman nahi zaio gizarteari eta, zehatzago esanda, agente instituzional eta sozialei.

Enpresa horiek kalitatea, profesionaltasuna eta hurbiltasuna eskaintzen dute eguneroko lanean, eta, gainera, gizarte bazterketan dauden edo egoteko arriskuan dauden pertsonak gizarteratu eta laneratzeko tresnak eskaintzen dituzte.

Enpresa horiek, beraz, jarduera eta aberastasun ekonomikoa sortzen dute, inguruarekiko eta pertsonekiko konpromisoan oinarrituta eta zerbitzu eta ondasunen kontratazioa eta erosketa sustatuz, irizpide etiko, arduratsu eta solidarioekin.

www.katalogosoziala.net - Euskal Autonomia Erkidegoko Solidario eta Gizarteratzeko Enpresak