logotipo
EQUALFSELAMEGIREAS
navegacion Hasiera | Aurkezpena | Equal LAMEGI

Equal LAMEGI

Argitalpen hau Equal LAMEGI proiektuan garatutako jarduera eta produktuen parte da. Proiektu honen helburua izaera sozialeko egitura bat sortzea da, enplegu eta klausula sozialen merkatu sozialak inplementatzeko, gizarte bazterketan eta egoera txarrean egoteko arriskuan dauden pertsonak gizarteratu eta laneratzeko tresna gisa. Horretarako, lau lan ildo garatzen ditu batez ere:

  1. Enpleguko merkatu sozialak esperimentatzea.
  2. Herri administrazioetan klausula sozialak erabiltzeko tresnak esperimentatzea.
  3. Gizarteratu eta laneratzeko enpresak eta enpresa solidarioak talde sozial antolatu gisa sendotzea.
  4. Laneratzea gizarte erantzukizuneko elementu gisa esperimentatzea, enpresekin lankidetzan.

Gainera, zeharka, sustatu egiten da pertsonek prozesuan duten partaidetza, emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna, dimentsio transnazionala, pertsona guztientzako diseinua, informazioaren teknologia berrien aplikazioa eta ebaluazioa, etengabeko hobekuntzarako tresna gisa.

Proiektu hau Equal Ekimen Komunitarioan dago sartuta. Ekimen hori enplegurako estrategia integratu baten parte da, zeinen helburua baita lan merkatuan sortutako edozein bazterketa eta desberdintasunen kontrako borroka, eta, zehatzago esateko, sexuan, jatorri etnikoan, sinismenetan edo adinean oinarritutako desberdintasunen kontrako borroka.

Ekimen hau ITUN (Lan Erabilgarri eta Beharrezkoetan Sartzea) proiektuaren ondorioen ostean identifikatu zen. Proiektu haren bitartez, 20 enpresa solidario sustatu ziren (gizarteratu eta laneratzeko 16 enpresa). LAMEGIrekin, enpresa horien espazioa sendotu nahi da, euren arteko elkartegintza eta lanerako aukera berriak sustatuz (klausulen eta merkatu sozialen esperimentazioaren bitartez eta gizarteratzea sustatuz enpresen gizarte erantzukizunaren elementu gisa)

REAS Euskadi sareari dagokionez, bere egitekoa da elkarte hori sustatzea, trebakuntzarako espazioak eskaintzea eta hobekuntzarako proposamenak garatzea, gizarteratze eta laneratze arloko laguntza-prozesuetan eta kudeaketan. Era berean, katalogo hau editatu du, enpresa-esparru horretan egindako azterketa sektorialari amaiera emateko. Eta hori, enpresa horiei jarduera ekonomikoa sortuko dieten enpleguko merkatu sozialak inplementatzeko eta gizarte bazterketan dauden edo egoteko arriskuan dauden pertsonak kontratatzeko aukera berriak sustatzeko.

ITZULI

www.katalogosoziala.net - Euskal Autonomia Erkidegoko Solidario eta Gizarteratzeko Enpresak