logotipo
EQUALFSELAMEGIREAS
navegacion Hasiera | Nori zuzenduta

Nori zuzenduta

KatalogoSoziala.net webguneak EAEn dauden gizarteratze eta solidario enpresen produktuak eta zerbitzuak eskeintzen ditu. Horren helburua, instituzioek, gizarte erakundeek eta pertsonek, kontratazio, ondasun eta zerbitzuen erosketetan, irizpide etiko, arduratsu eta solidarioak, kontuan izan ditzatela, sustatzen du.

Instituzio publikoentzat

Administrazio publikoak, kontsumitzaile bezala, gizartean duen eragina eta legeak egiteko duen gaitasunagatik, erosketa publikoetan irizpide etiko eta sozialak sar dezake. Webgune honetan, EAEko instituzioek, gizarteratze eta solidario enpresen zerbitzuak kontratatzeko informazio ere aurki dezakete. Horrez gain, laneratze eta gizarteratzeko irizpideak dituzten pleguak, aurki daitezke, horrela, kontratazio publikoan, Klausula Sozialak ezartzeko.

Organizazio eta gizarte erakundeetzat

Gizarte erakundeak, webgune honetan aurki dezakete, premiak asetzeko eta erosketak gizarte eraginarekin egiteko, zerbitzu hornitzaleen enpresak. Horrela ere, helburu berdinak eta/edo osagarriak dituzten gizarte erakunde eta solidario enpresen arteko loturak sustatzen dira,

Enpresentzat

Webgune honetatik ere proposatu nahi dugu, gizarteratze edo solidario enpresak kontratatzen edo azpikontratatzen ditugun bakoitzean, gizarteratzeko modu izan daitekeela, enpresen gizarte erantzukizunaren barnean. Batetik, kontratazio alorrean, zerbitzu batzuek hornitzaile bezela kontratatuz (mezularitza, garbiketa, obrak, egokitzapen eta mantenamendua, cateringa, call centerra, kopisteria...). Beste alde batetik, enpresa horietako zerbitzuak azpikontratatuz (gizarteratze eta solidario enpresek egiten dituzten lanaren barnean).

Pertsona guztientzat

Hala ere, webgunea, kontsumoa ekintza solidarioa bihurtu nahi duen ororentzat zuzendurik dago. Enpresa horietako zerbitzuak kontratatuz edo erosketak eginez, eguneroko ekintza komertzialetan irizpide etiko eta bidegarriak sar daitezke, eta horrela ere bazterkeria egoeran edo horren arriskuan dauden pertsonen laneratzea eta gizarteratzea sustatzen da.


www.katalogosoziala.net - Euskal Autonomia Erkidegoko Solidario eta Gizarteratzeko Enpresak