logotipo
EQUALFSELAMEGIREAS
navegacion Hasiera | Klausula Sozialak

KLAUSULA SOZIALAK

Kontratazio publikoa eta gizarteratzea nahiz laneratzea

Honela definitzen ditugu Klausula Sozialak, kontratazio publikoko prozesuetan gizarte-politikari buruzko alderdiak txertatzea, eta zehazki, gizarte-bazterkeriako egoeran edo arriskuan dauden lagunentzako enplegua sustatzeko, haien gizarteratzea eta laneratzea errazteko.

Era honetan, erosketa publikoan, gizarte erantzukizuna eta laneratzearekin zerikusia duten enpresak sustatu nahi dira. Kontratazio horietan, gizarte-bazterkeriako egoeran edo horren arriskuan dauden pertsonak, laneratzen dituzten enpresei, onurak ezarri behar zaizkie.

Atal honetan, Lamegi Equal Proiektuak, klausula sozialei buruz egin duen lana, ikus daiteke.

Argitalpenean, hauxe aurki daiteke (pdf formatoan eskuragarri duzu); gaiari buruzko azalpenak, administrazio eta kontratazio publikoari buruzko azalpenak, Klausula sozialak ezartzeko gida, azterketa juridikoa eta esperientzia batzuen aurkezpena.

Argitalpenari, KDa erantsi zaio, material gehigarriarekin, eta webgunean ere eskura daiteke. Horretan aurki daiteke; esperientzien azterketa, klausulen mapa, kontrataziorako ereduzko pleguak, testuak eta hitzaldiak, eta abar.

ARGITALPENARA SARRERA

www.katalogosoziala.net - Euskal Autonomia Erkidegoko Solidario eta Gizarteratzeko Enpresak